Uztailaren 25eko 951/2005 Errege Dekretuaren 19. artikulua, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen duena. Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera egindako kexak ez dira, inolaz ere, administrazio-errekurtsotzat joko, eta halakoak aurkezteak ez ditu indarrean dagoen araudian finkatutako epeak etengo. Kexa horiek ez dituzte baldintzatuko, inolaz ere, prozeduran interesdun gisa ageri diren pertsonek hura erregulatzen duten arauen ildotik bestelako ekintzak bideratzeko nahiz beren eskubideak baliatzeko dituzten aukerak.
951/2005 Errege Dekretua [PDF] [267 Kb]
Kexen eta Iradokizunen zerbitzuaren bidez, erabiltzaileen iritzia ezagutu eta Ikatz Meatzaritza Berregituratzeko eta Meatze Eskualdeen Garapen Alternatiborako Institutuak eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetu nahi da.
Herritarrek beren kexak eta iradokizunak aurkeztu nahi izanez gero, izen-abizenak eta jakinarazpen-modua azaldu beharko dituzte, beharrezko beste datuekin batera (helbidea, posta-helbidea, etab.), eta sinadura ezinbestekoa izango da.
Aurrez aurre eta postaz
Horretarako diseinatutako formularioa bete eta sinatuko du erabiltzaileak.
Euskarri telematikoen bidez
Posta elektronikoz edo Internet bidez aurkeztutako kexak eta iradokizunak interesdunaren sinadura elektronikoarekin izenpetu beharko dira.
Aurkezpen telematikorako sarbidea
Hurrengo prozedura hau Estatuko Administrazioak eskainitako zerbitzuekin lotutako kexen eta iradokizunen kasuan bakarrik aplikatuko da:
IRMC Paseo de la Castellana, 160 28071 Madril